Athletic Club - Valencia CF
Jardunaldia 28
Liga

Athletic Club - Valencia CF

Athletic Club
Athletic Club
03
Valencia CF
Valencia CF
  • Soldado 40'57'
  • Soldado (p.) 84'

KokapenaSan Mamés , Bilbo

Gehiegizko aldea

Athletic Clubek 0 Valentziak 3 Athletic Clubek 0-3 galdu du Valentzia CF-ren aurka. Soldadok egin…

Athletic Club

Athletic Clubek 0 Valentziak 3

Athletic Clubek 0-3 galdu du Valentzia CF-ren aurka. Soldadok egin ditu partidako gol guztiak, azkena penaltiz. Beharbada alde handiegia izan da talde biek egin dutena ikusita eta are gehiago bisitarien lehen gol biak gure unerik goxoenetan heldu direla kontuan hartuta.

Lehendabizikoa atsedenaldia baino zertxobait lehenago heldu da San Josek atezainari egin dion lagapen ahula aurrelariak moztu duenean eta bigarrena atsedenaldiaren ostean zurigorriak indartsu eta gogotsu irten eta gero.

Ostean epaileak, haren lan zaila bete duela, Iraolari bigarren txartel horia eta, beraz, gorria atera dio 66garren minutuan -Atletico Madrilen aurka ezin izango du jokatu- eta azken txanpan penalti adierazi du San Josek baloia eskuarekin moztu eta gero.

Zoriondu Valentzia CF-i bere garaipenarengatik eta ea hurrengo jardunaldian jokoa eta emaitza hobeagoak diren. Vicente Calderonerako, entrenatzaileak hala erabakiz gero, Amorebieta eta Toquero prest egongo dira.