Granada CF - Athletic Club
Jardunaldia 33
Liga

Granada CF - Athletic Club

Granada CF
Granada CF
22
Athletic Club
Athletic Club
  • 2' Jaime Romero
  • 73' Geijo
  • Llorente 80'
  • Susaeta 86'

KokapenaNuevo Los Cármenes , Granada

Botila erdi beteta ala erdi hustuta?

Granadak 2-Athletic Clubek 2 Athletic Clubek bina berdindu du Granadara egindako bisitaldia. Llorentek eta Susaetak…

Athletic Club

Granadak 2-Athletic Clubek 2

Athletic Clubek bina berdindu du Granadara egindako bisitaldia. Llorentek eta Susaetak egin dituzte gure taldearen golak Jaime eta Geijorenak berdintzeko. Partida aldapaz gora hasi da, Jaimek bigarren minutuan gola egin baitu eta atsedenaldia baino lehenago Jaimeri txartel gorria atera diote, penaltia egin eta gero, baina Llorentek langa gainetik jaurti du.

Bigarren zatian Geijok, kontraeraso erraz batean, bigarrena egin du, baina azken hamar minutuetan Llorentek buruz eta Susaetak berdindu dute. Azkenean betiko zalantza geratzen zaigu; botila erdi beteta ala erdi hustuta? Puntu bat irabazi ala galdu da?
Hausnarketarako denbora gehiegirik gabe, igandean Mallorca datorkigu bisitari eta aukera on bat izango da astea puntuekin amaitzeko.