Athletic Club - Paris St-Germain
Jardunaldia 2

Athletic Club - Paris St-Germain

Athletic Club
Athletic Club
20
Paris St-Germain
Paris St-Germain
  • 19' Gabilondo
  • 45' Susaeta

KokapenaSan Mamés , Bilbo

Joko ona etxeko lehen garaipenerako

Athletic Clubek 2 PSG-k 0 Athletic Clubek denboraldiko lehen garaipena eskuratu du San Mamesen Paris…

Athletic Club

Athletic Clubek 2 PSG-k 0

Athletic Clubek denboraldiko lehen garaipena eskuratu du San Mamesen Paris Saint-Germain 2-0 mendean hartu eta gero. Gabilondo eta Susaeta, biak lehen zatian, partidako golegileak izan dira. Norgehiagoka polita egiteaz gainera, emaitza honi esker, zurigorriak Europa Leagueko F Multzoan lehen postuan kokatu dira eta bigarrenez atea golik jaso gabe utzi dute, biak europar lehiaketan hain zuzen ere. Ia egindakoaz gozatzeko astirik gabe, Ligan domekan Realaren aurkako lehia zain dugu, ea lehiaketa horretan ere bide onetatik ibiltzeko parada daukagun.

Gaur bai, oro har pozik egoteko moduko partida ikusteaz gainera, eta ez bakarrik emaitzaregatik, jokoa eta uzta bat etorri dira San Mamesen bertaratu direnen poztasunerako. Aurrean hamar partida galdu gabe zeraman taldea zegoen (zortzi garaipen eta berdinketa pare bat), multzoko faboritoa, oraingoan ia ia banda bat zirela entzun beharko badugu ere. Eta airean galdera: behingoz beste aurrerapauso bat emateko gai gara?

Ba bai, azkenean taldeak zalegoa bere jokoaren eskutik hunkitu du eta, aspaldiko partez, lasaitasuna eta giro ona izan dira nagusi, batez ere bigarren zatian arerioak hamar gizonekin geratu direnean, baina baita ere Athleticek lehia behar bezala maneiatzen jakin duelako.

Lehen minutuetan Llorenteren inguruan , ezkerrez kanpora behartuta bigarren minutuan, seigarrenean atezainak gelditu duela eta gero Muniaini baloia buruz lagatzen saiatu da, baina txikia ez da heldu. Erritmo ona zen eta lehen zatiko joera marraztu da: Athleticek nagusitasun kuantitatiboa lortzen zuen erasoetan, PSGkoek atzera jotzen ez zutelako, baina azken bolada honetan bezala, ez zuen azken pasean edo errematean asmatzen eta PSG, Pastore, Bodmer eta Neneren inguruan kontraerasoka arriskuaren bila zebilen.

Aurtenetxek partidako lehen falta egin du eta lehen txartela eraman ere, epaileak zaleak haserretzen zituen bitartean. Susaeta faltaz saiatu da, altuegi, zurigorriak dinamika onean ziharduten bitartean. Jendea pozarren zegoen, Athletic nagusi zelako, baina ohiko zalantzaren inguruko galderak egiten segitzen zuen batek baino gehiagok.

Konbinaketak onak ziren eta horrelako batean De Marcosek baloia pasatzen utzi du Llorenterengana joan zedin, honek sakonerantz itzuli dio eta De Marcosen erdiraketa bigarren zutoinean Gabilondok maisuki ezkerrez boleaz izugarrizko gola egin zezan. Hemeretzi minutu generamatzan. Jarraian de Marcosek Muniainen laguntza izan du areara sartzeko, baina altuegi jaurti du.

Berehalakoa izan da frantziarren erantzuna, denbora gutxi iraun bada ere, baina arriskuz beterikoa. Gakoa bisitarien portaerarengan egon da, emaitza ikusita gora jotzea erabaki dutelako, baina baita ere Athleticen hanketan. Zurigorriak erasoko
nagusitasun kuantitatiboa profitatzen segitu dute, baina biribiltzen ez zen jokaldi bakoitzak frantziarren eraso azkarra zekarren. Gauzak horrela Iraizozek bere areatik irten behar izan du, lehen baloia urruntzeko eta segidan eskuarekin jotzeko, txartel horia kusiz. Ostean Nenek faltaz lana eman dio 29 eta 30. minutuetan.

Berpizkundea, esan bezala, laburra izan da, berehala Athleticek jokatu nahi duenari ekin baitio, hau da, baloi jabetza, bizpahiruko jokalarien elkarteak eta sakontasunari. Ikuslearentzat ikusgarria, batzuetan beldurra hedatzen bada ere. Konfiantza gehiago hartzeko areaz kanpotik saiatu da Muniain eta Gabilondok baloia gehiegi gurutzatu du. Bodnerrek kanpora eta Tienek, eskuinez gora jaurti du (ia zelai osotik baloia eramanez) baina Athleticek bereari eutsi dio eta Aurtenetxeren erdiraketaren ostean Susaetak eskuinez lasaitasunaren gola egin du.

Bi eta zero atsedenaldira eta gainera lehen zatiaren hondarrean Sissokok txartel horia ikusi du hamaikagarren falta egin eta gero. Huskeria zirudien, baina bere garrantzia izan du. Bigarren zatian, Llorente eta Erdinçeren jaurtiketaren ostean, 52. minutun Sissokok bere bigarren txartel horia ikusi du eta partida hor amaitu da.

Aspaldiko partez, Athleticek primeran kudeatu ditu abantaila eta nagusitasuna. Horretarako bide bakarra erabili du, baloi jabetza, honetan ere nagusitasun kuantitatiboa hasiera eta kualitatiboa gero erabiliz.

Pastorek zelaia utzi du entrenatzaileak taldeko lerroak lotu nahian eta San Mamesen puntuak urratzea zaila zela ikusita, baina Athletic ez da lotan geratu. Lehenengo aukera De Marcosek izan du ezkerrez kanpora jaurtiz, Llorentek buruz kanpora errematatu du, Muniainek beste planetako kontrola egin du, errematean huts egiteko, 68. minutuan, baina harmailetan giro ona zen nagusi.

Iturraspe Susaetaren ordez lehen aldaketa izan da, zaleak jada garaipena ospatzen ziharduten, sartu berria zen Bahebeckek desbideraturik jaurti duen arren. Talde bietan jada burua hurrengo Ligako partidan ipinita zegoen, Ibai Gabilondoren tokian sartu da eta Muniain atzelarien amesgaiztoa izaten segitzen zuen bitartean, Toquero bere ordez sartu den arte.

Esan bezala, Liga datorkigu bisitari, eta aukera pare bat gehiago sortu badira ere, Ibaik buruz eta De Marcosek berriro lekutara errematatuz , baina amaieran guztiok batera gozatzeko astia izan dugu. Partida ona izan da, erreserbarik gabe jokatuta, batez ere hasietarik amaieraraino ekimena etengabe eraman nahi izan duen taldearen aldetik eta, pixkaka, joko ona eta garaipena batera ikusteak ea lehiaketa guztietan posible den pentsarazten gaitu.