Athletic Clubek 2 Schalke 04k 2 Athletic Clubek UELko finalerdiak jokatuko ditu Schalke 04ren aurka…
Athletic Clubek 2 Schalke 04k 2
Athletic Clubek UELko finalerdiak jokatuko ditu Schalke 04ren aurka bina egin eta gero. Ibaik (bere lehendabiziko gola gurean lehia ofizialetan) eta Susaetak egin dituzte gure taldearen golak eta Huntelaar-ek eta Raulek bisitarienak.
Partida gogorra izan da oso, inork ez baitzuen esan erraza suertatuko zenik. Espero zen bezala, alemaniarrak erasora irten dira, baina zurigorriak gero eta hobeto aritu dira eta bisitarien golak azkar erantzuten jakin izan dute. Azkenean jaia San Mamesen eta dagoeneko Sevillaren aurkako Liga neurketa prestatzea tokatzen zaigu.
Finalerdietako aurkaria Portugaleko Sporting izango da. Joaneko partida apirilaren 19an Lisboan eta itzulikoa 26an San Mames: 1977ko balentria zain daukagu. Hitzordu horretan, lehendabizikoan, Javi Martinez baja izango da txartelak direla medio. Euroametsak bizirik eta esna dirau.