RCD Espanyol - Athletic Club
Jardunaldia 4
Liga

RCD Espanyol - Athletic Club

RCD Espanyol
RCD Espanyol
33
Athletic Club
Athletic Club
  • 19' Javi López
  • 44' J.Verdú
  • 80' Longo
  • Aduriz 55'83'
  • Llorente 70'

KokapenaCornellà-El Prat , Cornellà-El Prat

Beste gol festa bat, orain etxetik at

RCD Espanyolek 3-Athletic Clubek 3 Athletic Clubek etxetik kanpoko lehendabiziko puntua eskuratu du Ligako Txapelketan…

Athletic Club

RCD Espanyolek 3-Athletic Clubek 3

Athletic Clubek etxetik kanpoko lehendabiziko puntua eskuratu du Ligako Txapelketan RCD Espanyolen aurka banaketa lortu ondoren (3-3) gorabeherez beteriko norgehiagokan. Lehen zatian etxekoak nagusi izan dira eta aukera gehiago izateaz gain, gol bi egin dituzte, hasierako minutuetan Javi Lopezen bitartez eta atsedenaldirako oso gutxi falta zela Verduren eskutik.

Bigarren zatian partida lehenean baino irekiagoa izan da. Adurizek, -lehen zatian haren burukada bat langan jo du-, bi eta batekoa ezarri du buruz; Llorente berdegunera sartu eta berehala binakoa ezarri du partida amaitzeko hogei minutu falta zirela, baina oraindik asko ikusteke zegoen.

Athletic Club partidaren jaun eta jabe egin da, baina bigarren golean gertatu den legez, kontraeraso batean Longok egi du hiru eta bikoa. Halaz ere, golegileak jokaldi horretan bigarren txartel horia ikusi du gola zaleekin ospatzeagatik eta, beraz, gorria erakutsi diote ere. Hamar minutu falta ziren eta berehala Adurizek izugarrizko boleaz hirugarren gola egin du.

Azkenean berdinketa, beharbada inor asetzen ez duena, baina gure kasuan eta lehen zatia kontuan hartuta, gutxienez bigarren jardunaldi jarraian puntuak zenbatzea suposatzen du. Cornellan zenbaki borobil bi ezagutu dugu, Iraolaren 400garren partida eta Llorenteren 300garrena zurigorriz jantzita.

Alde negatiboan, Perezen zartadura eta Muniainek berna-hezurrean hartu duen kolpea, Multzoen Faseko lehen norgehiagoka jokatu baino lehen, ostegunean, hilaren 20an, San Mamesen, 21:05ean. Horra hor hurrengo erronka, europarra hain zuzen ere.