Athletic Club VS Málaga CF 2012-9-23 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
05. Jardunaldia

Athletic Club0 : 0Málaga CF

Laburpen bideoa
Estadioa
San Mamés
Herria
Bilbo
Data
23/09/2012
Ordua
19:50
Data eta ordua
2012-9-23 - 19:50

Atezainen egunean, golik ez

Athletic Clubek 0 Malaga CF-k 0 Athletic Clubek husnako berdinketarekin amaitu du Ligako bosgarren jardunaldiari…

2012ko ira. 23a

Athletic Clubek 0 Malaga CF-k 0

Athletic Clubek husnako berdinketarekin amaitu du Ligako bosgarren jardunaldiari dagokion Ligako partida, Malagaren aurkakoa hain zuzen ere. Zurigorriek ekimena eraman dute, sendo egon dira atzean, baina aurrean oso aukera gutxi sortu da, arerioari gertatu zaion bezalaxe, beharbada soropilaren egoera egokiena ez zelako, hego haizea zela eta..

Beharbada gaur Joxe Angel Iribarri eskaini zaion omenaldi hunkigarriaren haritik eta atezain askoren presentzia zela medio, logikoena zen gertatu dena, golik ezin sartzea. Gaurkoan, atezainak abandonatu barik, azpimarratzekoa da Raulen presentzia atean, lehendabizikoz Ligan, Iraizozen lesioa dela medio.

Atseden egun bi gehiago zekarren Malagaren aurkako puntuarekin bost dira Ligan daroagunak eta hurrengo hitzordua Donostian izango da larunbatean bertako Real Sociedad taldearen aurka, Pragan europar erronkari berritzuli baino lehen.