HJK Helsinkik 3-Athletic Clubek 3 HJK Helsinkik eta Athletic Clubek 3-3 berdindu dute eta joaneko…
HJK Helsinkik 3-Athletic Clubek 3
HJK Helsinkik eta Athletic Clubek 3-3 berdindu dute eta joaneko 6-0rekin kanporaketa 3-9 amaitu da geure alde. San Jose, Toquero eta Igor Martinez golegileak izan dira. Athleticek askozaz gehiago merezi izan du, aukera ugari izan baitu, baina finlandiarrak eraginkorragoak izan dira. Schüllerrek eta Perovuok etxekoak aurreratu dituzte. San Josek desabantaila murriztu du, Pohjanpalok egin du hirugarrena eta azken txanpan Toquerok eta Igor Martinezek (bere lehen gol ofiziala) berdinketa ezarri dute.
Gauzak horrela, Athletic Club Multzoen faseko zozketari begira dago jada.