Athletic Clubek 1 Hapoel KS-k 1 Athletic Clubek ezin izan du Europa Leagueko Multzoen Fasea…
Athletic Clubek 1 Hapoel KS-k 1
Athletic Clubek ezin izan du Europa Leagueko Multzoen Fasea garaipenarekin hasi, Hapoel Kiryat Shmonarekin bana egin eta gero. Lencsek, ia nahi gabe baloia bere bizkarrean jo eta gero, lehendabiziko gola egin du eta Susaetak, atsedenaldia baino lehen, berdinketa ezarri du, europar golekin duen harremana sendotuz.
Bigarren zatian Athleticen nagusitasuna nabariagoa izan da, baina aukera asko egin arren, gehienak Llorenteren bitartez, gola ez da heldu. Futbolean horrelako ehun partidatik laurogeita hemeretzi irabazten dira, baina gaurkoak gainerakoa izan da eta Pragan berreskuratu beharko da gaur hemen galdu dena.
Ia atsedenaldirik gabe, igandean Ligako bigarrena, Malaga, bisitari gogorra datorkigu San Mamesera.