RC Celtak 0 Athletic Clubek 0 RC Celtak eta Athletic Clubek 0-0 berdindu dute Balaidos…
RC Celtak 0 Athletic Clubek 0
RC Celtak eta Athletic Clubek 0-0 berdindu dute Balaidos futbol zelaian. Etxekoak nagusi izan dira lehen zatian, pare bat aukera garbi sortuz. Bigarrenean indarrak orekatu dira, nahiz eta azken uneotan Celtak berriro ere partidaren ekimena hartu duen.
Beste puntu bat gehiago, sufrituta bada ere, laugarren tokian sendotzeko balio duena. Alderik txarrena Iturraspek ikusi duen txartel horia, bosgarrena, eta igandean RCD Espanyolen aurka ezin izango du jokatu.