Real Valladolid - Athletic Club
Jardunaldia 1
Liga

Real Valladolid - Athletic Club

Real Valladolid
Real Valladolid
12
Athletic Club
Athletic Club
  • 30' Ebert
  • Susaeta 28'
  • Muniain 50'

KokapenaJosé Zorrilla , Valladolid

Lehen garaipena Ligari ekiteko

Real Valladolidek 1 – Athletic Clubek 2 Athletic Clubek garaipenarekin ekin dio 2013-14 Ligari Valladolid…

Athletic Club

Real Valladolidek 1 – Athletic Clubek 2

Athletic Clubek garaipenarekin ekin dio 2013-14 Ligari Valladolid bere etxean 1-2 mendean hartu eta gero. Susaetak egin du partidako lehen gola, izugarri polita gainera; Ebertek banakoa ezarri du hortik gutxira. Aldageletatik bueltan Iker Muniainek atzelari batek zutoinaren kontra egin duen jaurtiketaren aldaratzea barrura bidali du.

Zurigorriek aldi onak izan dituzte, ez dute arrisku gehiegirik pasatu eta azken txanpan beroa eta nekea nabaritu dute. Okerrena Ekizaren lesioa izan da eta ospatzekoak Gurpegiren 300 partidak gure elastikoarekin.

Jada bigarren erronka begibistan dago, Osasunaren aurka Anoetan abuztuaren 23an jokatuko den denboraldiko lehen euskal derbya. Valladoliden gertatu den legez, gure zaleek taldea etxean bezala sentiaraztea lortuko dute.