Athletic Club - Villarreal CF
Jardunaldia 9
Liga

Athletic Club - Villarreal CF

Athletic Club
Athletic Club
20
Villarreal CF
Villarreal CF
  • 32' Mikel Rico
  • 35' Aduriz

KokapenaSan Mamés , Bilbo

Taldeak indartsu segitzen du etxean

Athletic Clubek 2 Vila-realek 0 Athletic Clubek 2-0 irabazi dio Vila-real taldeari. Mikel Ricok buruz…

Athletic Club

Athletic Clubek 2 Vila-realek 0

Athletic Clubek 2-0 irabazi dio Vila-real taldeari. Mikel Ricok buruz eta Aritz Adurizek ezkerrez egin dituzte partidako golak, biak lehen zatian. Gainera luzapenean Brunok haren bigarren txartel horia ikusi du eta bisitariek bigarren zati osoa bat gutxiagorekin jokatu behar izan dute.

Zurigorriek ondo kudeatu dute abantaila hirugarrena sartzeko ahaleginak antzuak izan diren arren. Vila-realek ere aukera pare bat izan du, baina oraingoz San Mames gotorleku bihurtzen ari da eta oraingo honetan lehia ez da hasieratik aldapaz gora ipini.

Hamasei puntu eta astelehenean Getafera bisita, estatistika apurtzeko aukera paregabea, ea aprobetxatzen den, arerioa ere bolada onean dagoela kontuan hartuta.