Athletic Club - Rayo Vallecano
Jardunaldia 17
Liga

Athletic Club - Rayo Vallecano

Athletic Club
Athletic Club
21
Rayo Vallecano
Rayo Vallecano
  • 32' San José
  • 66' Mikel Rico
  • Bueno 61'

KokapenaSan Mamés , Bilbo

Urtea laugarren tokian amaituko dugu

Athletic Clubek 2 Rayo Vallecanok 1 Athletic Clubek 2013. urtea Ligako laugarren tokian amaituko du…

Athletic Club

Athletic Clubek 2 Rayo Vallecanok 1

Athletic Clubek 2013. urtea Ligako laugarren tokian amaituko du Rayo Vallecano 2-1 , mendean hartu eta gero. Zurigorriek abantaila zabalagoa eskuratzeko merituak egin dituzte, baina ate aurrean ez dira finegi ibili. San Josek, lehen zatian, gure taldea aurretik ipini du. Bigarrenean Buenok berdindu du eta, ostean, Ricok bigarrena egin du.

Amaiera ezin hobea beraz, 33 puntu, eta orain aste biko atsedena Anoetan bosgarrenaren kontra jokatu baino lehen. Txartelengatik ez da bajarik egongo. Tartean San Mamesen Euskal Selekzioaren partida jokatuko da hilaren 28an eta Peru izango da arerioa.