Athletic Club - Real Valladolid
Jardunaldia 20
Liga

Athletic Club - Real Valladolid

Athletic Club
Athletic Club
42
Real Valladolid
Real Valladolid
  • 65'82' Ibai
  • 75' De Marcos
  • 86' Ander Herrera
  • Óscar 15'
  • Rama 90'

KokapenaSan Mamés , Bilbo

Bigarren itzuliaren hasiera bikaina

Athletic Clubek 4 Real Valladolidek 2 Athletic Clubek hasiera bikaina eman dio bigarren itzuliari Real…

Athletic Club

Athletic Clubek 4 Real Valladolidek 2

Athletic Clubek hasiera bikaina eman dio bigarren itzuliari Real Valladolid (4-2) mendean hartuz. Lehen zatian zurigorriak nagusi izan dira, nahiz eta 0-1 galtzen joan eta epaileak hainbat jokaldi erabakigarrietan asmatu ez. Oscarren gola irauli du Athletic Clubek Ibaik (2) De Marcosek eta Ander Herrerak eginiko golei esker. Luzapen denboran Ramak bisitarien bigarren gola egin du. San Mames, oraingoz behintzat, gotorleku bat da.

Azpimarratzekoa izan da Erik Moranen presentzia, arratsaldean bere aitaren aldeko hileta elizkizunetan egon baita. Jokalariek, teknikariek, klubeko gainerako kideek eta zalegoak ere bere sakrifizio eta une latz hauetan buru-belarri aritzea eskertu diete.

Eta jada 39 puntu, taldea laugarren dago sailkapenean eta bere burua egokitzen dakiela erakutsi du, zigorrak edota lesioak dituen arren. Dena den oraindik partida asko jokatzeke daude.

Ligan Sadarrera joan baino lehen, goi mailako erronka ostegunean Vicente Calderonen daukaguna Kopan, Atletico Madrilen aurka.