Athletic Club - Granada CF
Jardunaldia 26
Liga

Athletic Club - Granada CF

Athletic Club
Athletic Club
40
Granada CF
Granada CF
  • 7'18' Aduriz
  • 74' Aduriz (p.)
  • 80' Gurpegi

KokapenaSan Mamés , Bilbo

Hiru puntu gehiago eta jada 50 dira

Athletic Clubek 4 Granada CF-k 0 Athletic Clubek 4-0 irabazi dio Granada CF taldeari San…

Athletic Club

Athletic Clubek 4 Granada CF-k 0

Athletic Clubek 4-0 irabazi dio Granada CF taldeari San Mamesen. Aritz Adurizek hiru gol egin ditu eta bestea Carlos Gurpegi kapitainak. Garaipen berri honi esker, zurigorriek 50 puntu dauzkate, azken denboraldiotako zenbaki orokorrak ere gaindituz, laugarren tokiari gogor eusten dioten bitartean.

Norgehiagokako lehen bi aukerak gauzatu ditu Athleticek eta bietan Adurizen berebiziko golak ikusi dira. Hortik aurrera gure taldea nagusi izan da, baina erabateko lasaitasuna ez da bigarren zatira arte heldu. Adurizek berak, penaltiz, hirugarrena egin du eta Gurpegik gol zaparrada biribildu du.

Garaipena golik jaso gabe Valentzia eta Vila-realera abiatu baino lehenago. Partida erakargarri bi laugarren toki desiratua defendatzen segitzeko.