Athletic Clubek 1 Atletico Madrilek 2 Athletic Clubek 1-2 galdu du Atletico Madrilen aurka. Iker…
Athletic Clubek 1 Atletico Madrilek 2
Athletic Clubek 1-2 galdu du Atletico Madrilen aurka. Iker Muniainek partidako lehen gola egin du hasi eta berehala, baina Diego Costak atsedenaldia baino lehenago berdindu du. Bigarren zatian Kokek aurretik ipini du bere taldea eta hortik amaiera arte antzuak izan dira berdintzeko ahalegin guztiak.
Zazpi jardunaldi falta dira Liga amaitzeko eta hurrengo hitzorduan Levante UD-ren zelaian izango da apirilaren 7an. Bertan Aymeric Laportek ezin izango du jokatu, gaurkoan txartel gorria ikusi du eta.