Athletic Club - Málaga CF
Jardunaldia 33
Liga

Athletic Club - Málaga CF

Athletic Club
Athletic Club
30
Málaga CF
Málaga CF
  • 4'46' Aduriz
  • 62' Ander Herrera

KokapenaSan Mamés , Bilbo

Nagusitasun zurigorria hasieratik amaiera arte

Athletic Clubek 3 Malaga CF-k 0 Athletic Clubek 3-0 irabazi dio Malaga CF taldeari eta…

Athletic Club

Athletic Clubek 3 Malaga CF-k 0

Athletic Clubek 3-0 irabazi dio Malaga CF taldeari eta beste pauso bat eman du laugarren postuan duen abantailari eusteko. Gure taldea nagusi izan da partida osoan zehar, zati bakoitzaren hasieran gola egiteak lasaitasuna eman badio ere. Hasi eta berehala Adurizek buruz bat eta zerokoa ezarri du, bigarren zatiaren hasieran Adurizek berak barrura bultzatu du Susaetaren pasea eta, markagailua borobiltzeko, Ander Herrerak hirugarrena egin du.

Jada 62 puntu ditu Athleticek eta gure atzetik etortzen direnak sei, hamar eta hamaika puntura daude hamabost jokatzeke daudela. Beraz, oraindik lan eskerga dago egiteke. Hori bai, kasurik okerrenean taldeak ez du zazpigarren postua baino beherago amaituko.

Eta igandean FC Bartzelona bisitatu behar dugu, ea beste urrats bat emateko aukera dagoen.