Athletic Club - Sevilla FC
Jardunaldia 35
Liga

Athletic Club - Sevilla FC

Athletic Club
Athletic Club
31
Sevilla FC
Sevilla FC
  • 4' Susaeta
  • 53' Muniain
  • 72' Ander Herrera
  • Gameiro 79'

KokapenaSan Mamés , Bilbo

Azkenaurreko pausoa laugarrenak amaitzeko

Athletic Clubek 3 Sevilla FC-k 1 Athletic Clubek 3-1 irabazi dio Sevilla FC taldeari eta…

Athletic Club

Athletic Clubek 3 Sevilla FC-k 1

Athletic Clubek 3-1 irabazi dio Sevilla FC taldeari eta azkenaurreko pausoa eman du laugarren postuan amaitzeko, 65 puntu jada, eta hurrengo denboraldian Champions Leagueko play-off-ean egoteko. Susaetak, Munainek eta Herrerak gure golak egin dituzte eta Gameirok bisitariena. Hasi bezain pronto Susaetak korner jaurtiketa zuzenean bidali du Betoren sareetara eta hortik aurrera zurigorriek partida primeran irakurri dute.

Bigarren zatiaren hasieran Muniainek bi eta zerokoa egin du Iraolaren pasea errematatuz, Susaetaren kasuan bezala Ligako seigarrena da, eta Herrerak hirugarrena Iraolaren pase berri bat buruz errematatuz. Ostean Gameirok markagailua itxuratu du.
Arratsalde on bat, San Mameseko lehen mosaikoarekin, Susaetak 300 partida bete du, Toquerok 200 eta Iraolak bat egin du Gainza bezalako mito batekin.

Kontrako aldean Muniainek ikusi duen bosgarren txartel horia eta ezin izango du egon ostiralean Vallecasen jokatuko den partida garrantzitsuan, garaipenak sailkapen matematikoa ematen digu eta.