RC Celta - Athletic Club
Final hamaseirenak
Kopa

RC Celta - Athletic Club

RC Celta
RC Celta
10
Athletic Club
Athletic Club
  • 72' Santi Mina

KokapenaBalaídos , Vigo

Kopako kanporaketa aldapaz gora ipini da

RC Celtak 1 Athletic Clubek 0 Kopako lehen emaitza ez da ona izan, Athletic Clubek…

Athletic Club

RC Celtak 1 Athletic Clubek 0

Kopako lehen emaitza ez da ona izan, Athletic Clubek 1-0 galdu baitu Vigon Real Club Celtaren aurka 73. Minutuan Minak egin duen golaren ondorioz. Aldapaz gora beraz lehiaketa, baina San Mameseko partida falta da eta bat eta zerokoa txarra den arren, iraultzea ez da inolaz ere ezinezkoa.

Zurigorriek partidaren kontrola eta aukerak izan dituzte lehen zatian, bigarrenean, aldiz, galiziarrak suspertu dira eta arlo hori, abagunearena, parekatu da, golarena zorigaiztoko jokaldia izan den arren.

Asteburu berezi hau pasatu eta gero, Ligako erronka zain daukagu, igandean Sevillan eta, orduan bai, burua berriz Kopan ipiniko da. Azpimarratzekoa da gure taldeko zaleek porrotan ere taldeari eman dioten etengabeko sostengua.