Athletic Clubek 4 Real Club Celtak 0 Athletic Clubek 4-0 irabazi dio Real Club Celtari…
Athletic Clubek 4 Real Club Celtak 0
Athletic Clubek 4-0 irabazi dio Real Club Celtari eta final zortzirenetan Real Betisen aurka jokatuko du 2014ko lehen hamabostaldian. Muniainek (2) Susaetak eta Adurizek golak sartu dituzte, bi zati bakoitzean.
Celtak hasiera indartsua izan badu ere, Muniainen lehen goletik aurrera zurigorriak nagusi izan dira. Bigarren zatian, markagailua jada bi zerokoa zela, Hugo Mallok bigarren txartel horia ikusi du eta etxekoen nagusitasuna nabariagoa izan da.
Kopako lehen erronka gainditu eta gero, igandean Ligan Rayo Vallecano izango dugu aurkari. Urteko azken hitzordua, ea bide beretik segitzen dugun.