Athletic Club - Atlético de Madrid
Final laurdenak
Kopa

Athletic Club - Atlético de Madrid

Athletic Club
Athletic Club
12
Atlético de Madrid
Atlético de Madrid
  • 42' Aduriz
  • Raul García 54'
  • Diego Costa 86'

KokapenaSan Mamés , Bilbo

Kopako ametsa amaitu da

Athletic Clubek 1 Atletico Madrilek 2 Athletic Clubek 1-2 galdu du Atletico Madrilen aurka, nahiz…

Athletic Club

Athletic Clubek 1 Atletico Madrilek 2

Athletic Clubek 1-2 galdu du Atletico Madrilen aurka, nahiz eta partida txukuna egin duen eta Kopatik at geratu da. Adurizek lehen zatian ametserako gola egin du, baina bigarren zatian Raul Garciak eta Diego Costak, taldea jada oso aurreraturik zela, golak egin dituzte.

Lehen zatian gure taldea hobeagoa izan da, hasi eta berehala Iago Herrerinek Costari banan-banako bat irabazi dion arren, eta soilik Courtoisen lanak kanporaketa iraultzea ekidin du. Bigarren zatian, aldiz, bisitariek indartsu zelairatu dira eta epaileak seinalatu ez duen falta ondorengo berdinketaren ostean, lehen baino atzerago kokatu dira zelaian.

Jada Liga baino ez zaigu geratzen eta erregulartasun txapelketari berriro ekiteko Real Madril, sailkapeneko hirugarren datorkigu igandean. Beste aukera berri bat goian sendo segitzeko. Ea horretan taldeak eta zaleek egindako gaur egin duten lan bikainak saria daukan.