Athletic Clubek 3 Levantek 0 Ligako lehen hiru puntuak erdietsi ditu Levante UD 3-0 mendean…
Athletic Clubek 3 Levantek 0
Ligako lehen hiru puntuak erdietsi ditu Levante UD 3-0 mendean hartu eta gero. Adurizek, Iturraspek eta Muniainek golak lortu dituzte.
Partida irregularra izan da eta agintea zurigorria izan den arren, bisitariek lan eskerga egin dute atzealdean. Azkenean lehen gol biak estrategiaren eskutik etorri dira, korner jaurtiketa eta falta jaurtiketa, eta Aduriz zein Iturrasperen burukada onak. Hortik aurrera dena errazago izan da.
Orain Ligako etenaldia, indarrak biltzeko garaia, irailean izango dugun egutegi beldurgarriari berme osoz ekiteko.