Athletic Clubek 0 SD Eibarrek 0 Athletic Clubek eta SD Eibarrek golik gabe berdindu dute…
Athletic Clubek 0 SD Eibarrek 0
Athletic Clubek eta SD Eibarrek golik gabe berdindu dute San Mamesen. Gure taldeak partidaren ekimena eraman du, baina ez da gai izan ongi antolaturik zegoen bisitarien atzeko lerroa gainditzeko eta aukera gutxiko neurketa ikusi da.
Lau punturekin ez da egoera ersosoa Ligan daukaguna. Lan eskerga egitenn dute zurigorriek eta gakoa duela gutxi erakutsitako jokoa berreskuratzea da, ezinbesteko lehen pausoa golak eta garaipenak erdiesteko.
Hurrengo aukera ez da Ligan izango, UCL-n baizik, asteartean BATE Borisoven aurka Bielorrusian.