Getafe CF - Athletic Club
Jardunaldia 13
Liga

Getafe CF - Athletic Club

Getafe CF
Getafe CF
12
Athletic Club
Athletic Club
  • 91' Lafita
  • San José 36'
  • Beñat 89'

KokapenaColiseum Alfonso Pérez , Getafe

Seigarren partida jarraian galdu barik Ligan

Getafe CFk 1 Athletic Clubek 2 Athletic Clubek 1-2 irabazi du Getafe CFren aurka Coliseum…

Athletic Club

Getafe CFk 1 Athletic Clubek 2

Athletic Clubek 1-2 irabazi du Getafe CFren aurka Coliseum Alfonso Perezen jokatu den norgehiagokan. San Josek, buruz lehen zatian eta Beñatek, faltaz, gure taldea aurretik ipini dute. Lafitak egin du etxekoen gola.

Gure taldeak merezimendu osoz hiru puntuak eskuratu ditu eta jada 18 darama Ligan, lehen jardunaldietako estualdietatik urrunago, Ligan sei partida erreskadan galdu gabe baitarama (lau garaipen eta berdinketa bi).

Zurigorriak nagusi izan dira lehen zati osoan eta Getafek bigarren zatiaren hasieran izan duen susperraldiari eutsi eta gero, berriro agintaldia hartu dute, azken unera arte gauzak argi ikusi ez badira ere.

Alderik negatiboan Balenziagak ikusi duen bosgarren txartel horia aipa dezakegu.

Hurrengo hitzordua, atsedenaldia hartzeko ia tarterik gabe, asteartean Alcoin Kopan, beste lehiaketa bat eta helburu bakarra: kanporaketa gainditzea.