Athletic Club - Málaga CF
Jardunaldia 20
Liga

Athletic Club - Málaga CF

Athletic Club
Athletic Club
11
Málaga CF
Málaga CF
  • 70' San José
  • Javi Guerra 78'

KokapenaSan Mamés , Bilbo

Berdinketa bigarren itzuliari ekiteko

Athletic Clubek 1 Malaga CFk 1 Athletic Clubek bana egin du Malaga CFren aurka Ligako…

Athletic Club

Athletic Clubek 1 Malaga CFk 1

Athletic Clubek bana egin du Malaga CFren aurka Ligako bigarren itzuliko lehen partidan. San Josek aurretik ipini du gure taldea bigarren zatian buruz lortu duen golarekin eta ostean Guerrak berdindu du lehia.

Zurigorriek lan eskerga egin dute, partidaren ekimena hasieratik bereganatu baina argitasuna falta zaie azken erabakietan eta bisitariek ondo aprobetxatu dute kontraerasoa. Bigarren zatian korner baten jaurtiketan San Josek gola egin du baina ezinezkoa izan da abantailari eustea.

Azkenean hogeigarren puntua eskuratu du gure taldeak eta borrokan segi beharko du behetik ateratzeko, Valentzian, Levanteren aurka hain zuzen ere hurrengo igandean. Halaz ere, tartean Kopako finalerdietarako txartela jokoan egongo da San Mamesen bertan Malaga CFren aurka. Hirugarren neurketa jarraian, ea hirugarrenean ezinbestekoa den garaipena lortzen den.