Granada CF - Athletic Club
Jardunaldia 23
Liga

Granada CF - Athletic Club

Granada CF
Granada CF
00
Athletic Club
Athletic Club

KokapenaNuevo Los Cármenes , Granada

Irabazi jakin ez eta amaieran porrota gertu

Granada CFk 0-Athletic Clubek 0 Athletic Clubek 0-0 berdindu du Granada CF-ren aurka Nuevo Los…

Athletic Club

Granada CFk 0-Athletic Clubek 0

Athletic Clubek 0-0 berdindu du Granada CF-ren aurka Nuevo Los Carmenes futbol zelaian. Zurigorriak nagusi izan dira lehen zatian. Presioari etekina atera diote, baina azken uneotan ez dute sari potolorik lortu.

Bigarren zatian, joera mantendu da, baina epaileak Insuari txartel gorri zuzena atera dionetik gure taldea ez da gai izan nagusitasuna aprobetxatzeko eta, aldiz, partidaren azken txanpan etxekoek aukerarik argienak izan dituzte. Beraz, azkenean ezin irabazi eta, gutxienez, galdu ez.

Lesiorik eta zigorrik gabe, aspaldiko partez Athletic Clubek denbora apur bat gehiago izango du Turinen ostegunean jokatuko den UEL-ko final hamaseirenetako joaneko partida prestatzeko. Azken boladan tokatu zaigunez (FC Bartzelona edota Espanyol) arerio italiarrek denboraldiko unerik goxoenean ei daude.

Dena den, Malagan Kopako aurreko kanporaketari ekin genionetik, soilik Barçaren aurka galdu dugu, gainerako partidetan lau berdinketa eta bi garaipen erdietsiz, hau da, irabaztea kostatzen zaigu, baina arerioei gu garaitzea ere kostatzen zaie.