Athletic Club - SSC Napoli
Play Off

Athletic Club - SSC Napoli

Athletic Club
Athletic Club
31
SSC Napoli
SSC Napoli
  • 61'69' Aduriz
  • 74' Ibai
  • Hamsik 47'

KokapenaSan Mamés , Bilbo

Athleticek Championsen segitzen du

Athletic Clubek 3-SSC Napolik 1 Athletic Clubek aurrera segitzen du Europan. Jakin bagenekien horrela izango…

Athletic Club

Athletic Clubek 3-SSC Napolik 1

Athletic Clubek aurrera segitzen du Europan. Jakin bagenekien horrela izango zenik, baina ez genekien zein izango zen lehiaketa. Azkenean UCL-n segitzen dugu SSC Napoli 3-1 mendean hartu ondoren eta Monakon egingo den abuztuaren 28ko zozketaren zain gaude dagoeneko.

Hamsikec egin du partidaren lehen gola bigarren zatia hasi eta berehala, baina zurigorriek bere nortasunari eutsi diote eta Adurizen (2) eta Ibairen golei esker play-offeko kanporaketa alde ipini dute, merezimendu osoz.

Jai eguna San Mamesen, bere estreinaldian eraikin osoarekin, izugarrizko giroarekin, oiloipurdia ipintzeko modukoa. Amaieran, ohikoa den legez taldeak eta zaleriak bat egin dute ospakizunean.

Eta, aurrekoan aipatu genuen bezala, tarte gutxi atsedenaldirako, larunbatean Levante UD baitatorkigu. Bitartean goza dezagun!