Athletic Clubek 1 CD Alcoyanok 0 Athletic Clubek 1-0 irabazi dio Club Deportivo Alcoyanori. Borja…
Athletic Clubek 1 CD Alcoyanok 0
Athletic Clubek 1-0 irabazi dio Club Deportivo Alcoyanori. Borja Viguerak partidaren gol bakarra egin du lehen zatian. Garaipenari esker Athletic Club Kopako final zortzirenetan egongo da (2-1 guztira) eta urtarrilaren 6an Celtaren aurka joaneko neurketa jokatuko du Vigon.
Norgehiagoka ez da ikusgarria izan, eta gure taldeak presio ona egin arren ez du bizitasun gehiegi erakutsi erasoko jokoan.
Kopa ahaztuta, urteko azken partida igandean jokatuko da San Mamesen Atletico Madrilen aurka. Lehia erakargarria egungo Ligako txapeldunarekin.