Athletic Club - Torino FC
Final hamaseirenak

Athletic Club - Torino FC

Athletic Club
Athletic Club
23
Torino FC
Torino FC
  • 44' Iraola
  • 61' De Marcos
  • Quagliarella (p.) 16'
  • Maxi López 45'
  • Darmian 67'

KokapenaSan Mamés , Bilbo

Partida aldapaz gora eta agur Europari

Athletic Clubek 2-Torino FC-k 3 Athletic Clubek 2-3 galdu du Torino FCren aurka. Iraolak eta…

Athletic Club

Athletic Clubek 2-Torino FC-k 3

Athletic Clubek 2-3 galdu du Torino FCren aurka. Iraolak eta De Marcosek gure golak egin dituzte eta Quagliarellak, penaltiz, Maxi Lopezek eta Darmianek bisitarienak.

Joanekoan bezala, partidaren ekimena eraman arren, ia beti aldapaz gora izan du gure taldeak. Une erabakigarrietan, kanporaketa alde edo gutxienez berdinduta ipini denean, odol hotz apur bat falta zaio taldeari eta, gauzak horrela, banakoaren ostean berehala heldu da 1-2koa atsedenaldira iristeko segundo batzuk falta zirela eta, bigarren zatian, binakoa egin ostean, oso minutu gutxi behar izan du aurrean indartsua den Torino hirugarrena egiteko eta, orduan bai, kanporaketa ezinezkoa ipini da.

Eguraldi kaxkarra eta giro bikaina San Mamesen eta igandean bertan euskal derbya Eibarren Kopako finalerdiei ekin baino lehen. Ea garaipen bidera itzultzen garen.