Athletic Clubek 0 Real Club Celtak 2 Athletic Clubek aurrera segitzen du Kopan eta Malaga…
Athletic Clubek 0 Real Club Celtak 2
Athletic Clubek aurrera segitzen du Kopan eta Malaga CF-ren aurka jokatuko du final laurdenak Real Club Celtaren aurka San Mamesen 0-2 galdu arren.
Xabi Etxeitak bere atean eta Orellanak, penaltiz, egin dituzte bisitarien golak bigarren zatiaren hasieran. Zorionez, lehia amaitu bitartean taldeak Vigon egindako lau golei esker lortutako abantailari eutsi dio.
Hurrengo astean Malagan jokatu baino lehen (guztira hiru partida erreskadan jokatuko dira andaluziarren aurka) Ligako erronka ez da makala izango, larunbatean Vila-realen kontra tokatzen baitzaigu El Madrigalen.