Málaga CF - Athletic Club
Final laurdenak
Kopa

Málaga CF - Athletic Club

Málaga CF
Málaga CF
00
Athletic Club
Athletic Club

KokapenaLa Rosaleda , Málaga

Kanporaketa San Mamesen erabakiko da

Malaga CF-k 0 Athletic Clubek 0 Athletic Clubek emaitza ona eskuratu du Kopako final laurdenetako…

Athletic Club

Malaga CF-k 0 Athletic Clubek 0

Athletic Clubek emaitza ona eskuratu du Kopako final laurdenetako joanekoan eta golik gabe berdindu du La Rosaledan Malaga CF-ren aurka.

Aukera gutxiko partida izan da eta etxetik at jokatu duten arren zurigorriek lehiaren ekimena eraman dute pasarte gehienetan. Gure ateak ez du gehiegi sufritu eta kanporaketa San Mamesen erabakiko da hilaren 29an.

Dena den tartean Liga daukagu zain, bigarren itzuliari ekiteko igandean San Mamesen, baita ere Malaga CF-ren aurka. Norgehiagoka oso garrantzitsua da beheko postuetatik irteteko eta gaurkoarekin ez du zerikusi handirik izango.