Athletic Club - Málaga CF
Final laurdenak
Kopa

Athletic Club - Málaga CF

Athletic Club
Athletic Club
10
Málaga CF
Málaga CF
  • 48' Aduriz

KokapenaSan Mamés , Bilbo

Kopako finalerdietara merezimendu osoz

Athletic Clubek 1-Malaga CF-k 0 Athletic Clubek 1-0 irabazi dio Malaga CF taldeari. Adurizek partidako…

undefined

Athletic Clubek 1-Malaga CF-k 0

Athletic Clubek 1-0 irabazi dio Malaga CF taldeari. Adurizek partidako gol bakarra egin du bigarren zatiaren hasieran eta, ondorioz, gure taldeak bere 45. finalerdietarako txartela erdietsi du. Arerioa RCD Espanyol izango da. Joaneko partida San Mamesen izango da otsailaren 11an 22:00etan (zalea erakartzeko ordutegia beraz) eta itzulikoa martxoaren 4an zehazteke dagoen orduan.

Zurigorriak nagusi izan dira hasieratik eta abagunerik onenak izan dituzte gol gehiago lortzeko. Dena den, joaneko 0-0ren ondoren aldea hain estua zenez gero, azken txanpan defentsako lana egiteko ordua ere heldu da. Azkenean, Athletic Clubekin batera, beste finalerdia jokatuko duten FC Bartzelona eta Vila-real CF dira hiru lehiaketetan segitzen duten talde bakarrak.

Halaz ere, ospatzeko eta atsedena hartzeko tarte gutxi dago, igandean 12:00etan Levante UD-ren zelaian Ligako txapelketa ate joka izango dugu eta.