Athletic Clubek 1 Real Madrilek 2 Athletic Clubek 1-2 galdu du Real Madrilen aurka San…
Athletic Clubek 1 Real Madrilek 2
Athletic Clubek 1-2 galdu du Real Madrilen aurka San Mamesen. Sabin Merinok egin du gure taldearen gola, lehendabizikoa Ligan, eta Benzemak madrildarren biak.
Zati bat talde bakoitzarentzat, lehendabizikoan bisitariak nagusi, batez ere gola egin dutenetik eta bigarrenean gure taldeak merezimenduak egin ditu punturen bat urratzeko.
Ligak ez du etenik eta igandean Real Sociedaden aurkako partida Anoetan, hurrengo aukera puntuak pilatzeko zaila suertatzen ari den txapelketa hasiera honetan.