Athletic Club - Valencia CF
Jardunaldia 7
Liga

Athletic Club - Valencia CF

Athletic Club
Athletic Club
31
Valencia CF
Valencia CF
  • 34' Laporte
  • 60' Susaeta
  • 68' Aduriz
  • Parejo 21'

KokapenaSan Mamés , Bilbo

41.412 pertsona

Merezitako garaipena

Athletic Club 3 Valentziak 1 Athletic Clubek 3-1 irabazi dio Valentzia CF taldeari San Mamesen….

Athletic Club

Athletic Club 3 Valentziak 1

Athletic Clubek 3-1 irabazi dio Valentzia CF taldeari San Mamesen. Laportek, Susaetak eta Adurizek egin dituzte gure taldearen golak eta Parejok bisitariena zuriak aurretik ipintzeko.

Merezimendu osoz lortutako garaipena izan da, Valentzia arerio gogorraren aurka, pazientziaz eta lan gogorraz lorturikoa, batez ere Nunoren taldea markagailuan aurreratu delako zurigorrien minuturik onenen dinamika apurtuz. Ostean tarte txar bat pasatu du taldeak baina pazientzia eta lan eskergarekin hiru puntu garrantzitsuak etxean geratu dira.

Egun beroa eguraldiari dagokionez San Mamesen eta baita atarikoetan ere, Antton Zubikarairen oroitzapenarekin eta Txetxu Rojoren ohorezko sakearekin.

Orain Ligak etenaldia du eta merezitako atsedenaldia hartuko dute zurigorriek Deportivoren aurka urriaren 18an jokatu arte. Hortik aurrera berriro partidak bata bestearen atzetik pilatuko dira.