Getafe CF - Athletic Club
Jornada 22
Liga

Getafe CF - Athletic Club

Getafe CF
Getafe CF
01
Athletic Club
Athletic Club
  • Williams 24'

fecha

UbicaciónColiseum Alfonso Pérez , Getafe

Nekearen erronka merezimendu osoz gainditu da

Getafek 0 Athletic Clubek 1 Athletic Clubek 0-1 irabazi dio Getafe CF taldeari Coliseum Alfonso…

Athletic Club

Getafek 0 Athletic Clubek 1

Athletic Clubek 0-1 irabazi dio Getafe CF taldeari Coliseum Alfonso Perez futbol zelaian. Iñaki Williamsek, buruz, egin du partidaren gol bakarra.

Zuri-gorriek asteazkeneko nekeari aurre egin diote eta lehen zati ia biribila egin dute. Ia diogu, atsedenaldira abantaila zabalagoarekin joateko merezimenduak soberan egin dituztelako, baina aukera garbi batzuk ez dira sartu.
Bigarren zatian, aldiz, abaguneak sortzeko zailtasun handiagoak agertu dira, baina taldeak abantailari eutsi dio, etxekoek aukera pare bat sortu duten arren.

Getafen hirugarren denboraldiz erreskadan irabazi eta gero, Athletic buru belarri segitzen du europar postuak lortzeko borrokan. Hurrengo etsaia, Vila-real, lehia horretan dago ere, hamar puntu goitik, eta larunbatean San Mamesen aldea murrizten saiatuko da. Hitzorduan ez da De Marcos egongo bosgarren txartel horia ikusi du eta.