
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2015-16
- Athletic Club - RC Deportivo
Athletic Club - RC Deportivo


- 13' Muniain
- 36',53',60' Aduriz
- Oriol Riera 51'
KokapenaSan Mamés , Bilbo
Bide onetik San Mamesen
Athletic Clubek 4 RC Deportivok 1 Athletic Clubek 4-1 irabazi dio RC Deportivo taldeari San…

Athletic Clubek 4 RC Deportivok 1
Athletic Clubek 4-1 irabazi dio RC Deportivo taldeari San Mamesen. Muniainek eta Adurizek (3) egin dituzte gure taldearen golak eta Oriol Rierak bisitariena.
Asteko bigarren garaipena erdietsi dute zuri-gorriek hasieratik erakutsi duten nagusitasuna golak bihurtuz, gol zaparrada motz geratu bada ere sortutako abaguneak kontuan hartuta. Muniainek lehen gola egin du eta Adurizek bigarrena atsedenaldira baino lehen. Galiziarren susperraldi txiki bat heldu da aldageletatik bueltan, baina gauerdiko eztula baino ez da izan, berehala Adurizek beste bi gol egin baititu bere denboraldiko markak hautsiz.
Halaber aipatzekoa da lehen golarekin Athleticen etxeko 3.000garren gola egin duela, Venanciok (1955) eta De Andresek (1983) 1.000 eta 2.000rekin egin zuten legez.
Gure taldeak sendo segitzen du europar postuen lehian eta igandean beste erronka bat izango dugu etxetik at, Gijóngo Sportingen aurka.

Athletic Club
Hamaikakoan

Ordezkoak
Entrenatzaileak
Ernesto Valverde

RC Deportivo
Hamaikakoan
