Real Sporting de Gijón - Athletic Club
Jardunaldia 28
Liga

Real Sporting de Gijón - Athletic Club

Real Sporting de Gijón
Real Sporting de Gijón
02
Athletic Club
Athletic Club
  • Beñat 28'
  • De Marcos 59'

KokapenaEl Molinón , Gijón

Astea bikain amaitu da Gijonen

Real Sportingek 0 Athletic Clubek 2 Athletic Clubek 0-2 irabazi dio Real Sporting taldeari El…

undefined

Real Sportingek 0 Athletic Clubek 2

Athletic Clubek 0-2 irabazi dio Real Sporting taldeari El Molinon futbol zelaian. Beñatek eta De Marcosek lortu dituzte taldearen golak aste bikaina ixteko.

Gure taldea nagusi izan da partida osoan zehar atzean zain zegoen arerioaren aurka. Lehen zatian Beñatek faltaz lortu du zero eta batekoa eta bigarren zatian zuri-gorriak sendo mantendu dira eta etxekoek aurrerapausoa eman dutenean De Marcosen gol izugarria heldu da.

Hortik aurrera gauzak lasai samar joan dira, baina Laportek bigarren txartel hori ulertezina ikusi du Halilovicek bere burua nabarmen bota duenean.

Dena den taldeak primeran eutsi dio abantailari eta seigarren tokian kokatu da, europar lehian bete betean. Postua finkatzeko hurrengo hitzordua igandean Real Betisen aurka izango da eta horretan Balenziagak ezin izango du egon, bosgarren txartel horia ikusi duelako, kasu honetan zalantzabakoa izanik.

Halaz ere, Ligari ekin baino lehenago ostegunean UEL San Mamesera itzuliko da, Valentziaren aurkako kanporaketarekin. Beste hitzordu erakargarria Katedralean.