
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2015-16
- Athletic Club - Granada CF
Athletic Club - Granada CF


- 28' I. Lekue
- Peñaranda 77'
KokapenaSan Mamés , Bilbo
Berdinketa amaieran, hasiera ona izan arren
Athletic Clubek 1 Granada CF-k 1 Athletic Clubek bana egin du Granada CF taldearen aurka…

Athletic Clubek 1 Granada CF-k 1
Athletic Clubek bana egin du Granada CF taldearen aurka San Mamesen. Iñigo Lekue eta Peñaranda golegileak izan dira.
Zapore mingotsa utzi digu berdinketa, gure taldea aurretik ipini baita Lekueren golaren bitartez eta, gainera, aurretik eta ostean, Adurizek baloi bi zuraren kontra jaurti du, bat jokaldian langara eta bigarrena penaltiz zutoinera. Guzti hau atsedenaldira joan baino lehen.
Ondoren ekimena zurigorria izan da, baina partida zabalik zegoen eta azken ordu laurdenean berdinketa heldu da. Azken txanpan Williamsek baloia zutoinera bidali du ere. Aurrelariaren berragerpena izan da eguneko notiziarik onena. Aitzitik Sabin Merino lehen minutuan lesionatu da.
Emaitzaren ostean europar lehiaketan egoteko borrokak zabalik segitzen du Liga amaitzeko zazpi jardunaldi falta direla, baina orain europar lehiaketa daukagu ate joka, ostegunean Sevilla UEL-ren txapeldunaren aurka, Rayo Vallecano, berriro San Mamesen, hartu baino lehen.

Athletic Club
Hamaikakoan

Ordezkoak
Entrenatzaileak
Ernesto Valverde

Granada CF
Hamaikakoan
