Athletic Clubek 3 FC Augsburgek 1 Athletic Clubek 3-1 irabazi dio FC Augsburg taldeari. Aritz…
Athletic Clubek 3 FC Augsburgek 1
Athletic Clubek 3-1 irabazi dio FC Augsburg taldeari. Aritz Adurizek (2) eta Susaetak egin dituzte gure taldearen golak bigarren zatian, lehen zatian Altintopek egin duena gainditzeko.
Kostata bada ere zurigorriek Multzoen Faseko lehen hiru puntuak eskuratu dituzte indartsua den talde alemaniarraren aurka. Berriak omen ziren mota honetako lehiaketetan, baina eskarmentu eta joko ona erakutsi dute Ricok bere ehungarren partida bete duen egunean.
Hurrengo erronka ez da nolanahikoa ere, igandean Vila-realen aurka hain zuzen ere.