
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2016-17
- Athletic Club - Málaga CF
Athletic Club - Málaga CF


- 72' (p.) Raúl García
KokapenaSan Mamés , Bilbo
33.625 pertsona
Etxeko boladari eutsi… errekorrak ezartzeko
Athletic Clubek 1 Malaga CF-k 0 Athletic Clubek 1-0 irabazi dio Malaga CF taldeari San…

Athletic Clubek 1 Malaga CF-k 0
Athletic Clubek 1-0 irabazi dio Malaga CF taldeari San Mamesen. Raul Garciak egin du partidako gol bakarra penaltiz bigarren zatian.
Etxeko boladak segida izan du Malagaren aurka, kostata bada ere, Liga honetako partida guztiak bezala, eta bisitarien hasiera hobeagoa gaindituz. Andaluziarrek aukera pare bat sortu dute hasi eta berehala, baina lehen hamar minutuak pasa eta gero zuri-gorrien nagusitasuna nabaritu da. Aukerak ez dira garbiak izan, baina etengabeko ekimenaren eskutik Malaga gero eta atzerago sartu da.
Bigarren zatia ildo beretik mugitu da eta Athleticek saria izan du penaltiz 72. minutuan. Raul Garciaren golaren ostean Malagak aurrerapausoa eman du eta hor nabaritu da egun bi gehiagoko atsedena izateak izan dezakeen garrantzia. Zorionez gure taldeak abantailari eutsi dio eta jada dira 13 Ligan galdu barik erreskadan daramatzagun lehiak, Valverderen 12ak gaindituz, eta 19 lehiaketa guztietan, pasa den mendeko 90eko hamarkadaren hasierara garamatzan erregistroa eta, gainera, lehenengo aldia da denboraldi berberean lortzen dena.
Guzti hau San Mameseko 100garren partidan, hauetan 61 garaipen, 21 berdinketa eta 18 porrot ikusi ditugu. Eta boladaz bolada, kanpoko boladara txarrari amaiera emateko hurrengo aukera Donostian izango dugu igandean, europar kutsua duen derby-an.

Athletic Club
Hamaikakoan

Ordezkoak
Entrenatzaileak
Ernesto Valverde

Málaga CF
Hamaikakoan
