
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2016-17
- Athletic Club - Real Madrid
Athletic Club - Real Madrid


- 65' Aduriz
- Benzema 25'
- Casemiro 68'
KokapenaSan Mamés , Bilbo
49.095 pertsona
Ahalegina versus eraginkortasuna
Athletic Clubek 1 Real Madrilek 2 Athletic Clubek 1-2 galdu du Real Madrilen aurka San…

Athletic Clubek 1 Real Madrilek 2
Athletic Clubek 1-2 galdu du Real Madrilen aurka San Mamesen. Adurizek egin du gure taldearen gola eta Benzemak eta Casemirok bisitarienak. Behin baino gehiagotan aipatu den legez, pelikula hau ikusita daukagu. Zuri-gorriak hasieratik gora begira zelairatu dira, baina madrildarrek kontraerasoan duten maisutasuna erakutsi dute behin. Nahikoa atsedenaldira aurretik joateko.
Bigarren zatian ahalegina, bihotza eta baita joko ona ere gure aldetik versus eraginkortasuna lehiatu dira. Eta iazko denboraldiko partidan gertatu zen legez, zailena egin dugu, hots, partida berdindu gol on bati esker… eta berehala bigarrena jaso. Hortik amaitu bitartean indarrak ez ziren soberan eta San Mamesen generamatzan bolada ona amaitu da.
Sailkapenean gauzak berdin daude, aurreko biek ere galdu dutelako. Eta Ligako atsedenaldiaren ostean, apirileko maratoia dugu zain: lehendabiziko muga Iruñean izango da, Osasunaren aurka apirilaren 1ean hain zuzen ere.

Athletic Club
Hamaikakoan

Ordezkoak
Entrenatzaileak
Ernesto Valverde

Real Madrid
Hamaikakoan
