Real Sporting de Gijón VS Athletic Club 2016-8-21 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
01. Jardunaldia

Real Sporting de Gijón2 : 1Athletic Club

Cop50'
Víctor54'
Viguera85'
Bertaratzea24.833
Laburpen bideoa
Estadioa
El Molinón
Herria
Gijón
Data
21/08/2016
Ordua
18:15
Data eta ordua
2016-8-21 - 18:15

Porrota Liga hasteko

Real Sportingek 2 Athletic Clubek 1 Athletic Clubek 2-1 galdu du Gijonen Sportingen aurka. Copek…

2016ko abu. 21a

Real Sportingek 2 Athletic Clubek 1

Athletic Clubek 2-1 galdu du Gijonen Sportingen aurka. Copek eta Victor Rodriguezek egin dituzte etxekoen golak eta Borja Viguerak gure taldearena, guztiak bigarren zatian.

Lehen zatian ekimena bisitariena izan den arren, bigarren zatiaren hasierak puntuatzeko ia aukera guztiak zapuztu ditu.

Tarte horretako ordu laurdenera heldu barik, kontrako korner batean eta aldeko korner baten ondorioz bi eta zerokoa di-da batean markagailura igo da. Eskerrak hortik gutxira Iraizozek Isma Lopezen penalti jaurtiketa desbideratu duen eta taldea berpizteko aukera izan du, baina berdinketara heldu barik, Vigueraren gola ez baita nahikoa izan.

Emaitzaz gain, okerrena, zalantza izpirik gabe, epaileak lehen zatian hartu behar izan duen erabakia, lehia minutu batez eten baitu Iñaki Williamsi zuzendutako irainak eta oihuak direla eta.

Bigarren jardunaldian FC Bartzelona hartuko dugu San Mamesen, ea puntuaren bidea hasteko eguna den.