Granada CF - Athletic Club
Jardunaldia 5
Liga

Granada CF - Athletic Club

Granada CF
Granada CF
12
Athletic Club
Athletic Club
  • 44' Carcela
  • Raúl García 15'
  • Laporte 76'

KokapenaNuevo Los Cármenes , Granada

14.662 pertsona

Beste hiru puntu zakura

Granadak 1 Athletic Clubek 2 Athletic Clubek 1-2 irabazi dio Granada CF taldeari Nuevo Los…

undefined

Granadak 1 Athletic Clubek 2

Athletic Clubek 1-2 irabazi dio Granada CF taldeari Nuevo Los Carmenes futbol zelaian. Raul Garciak eta Laportek egin dituzte gure golak eta Carcelak Granadarena.

Ligako hirugarren garaipena erreskadan heldu da eta, A Coruñan bezala, estatistikak apurtu dira. A Coruñan bezala ere, Raul Garciak izugarrizko zartakoa lortu du partidako lehendabiziko gola egiteko, baina gaurkoan etxekoek lehia berdindu dute atsedenaldira joan baino lehen.

Bigarren zatiaren hasiera andaluziarrena izan da, baina gure taldeak erronkari eutsi dio, nahiz eta atseden egun bi gutxiago izan Granadarekin alderatuz. Minutuak aurrera joan ahala Athletic osoago agertu da eta Laporteren golaren ostean, Ochoaren aldaratzea errematatuz, orlegiz jantzi direnak nagusi izan dira ezbairik gabe.

Eta larunbatean Ligako bigarren sailkatua, Sevilla FC, San Mamesera datorkigu, baita ere atseden tarte handiagorekin, baina Athletic astea borobiltzeko asmoz zelairatuko da sailkapenean ahalik eta uztarik handiena pilatzeko.