Málaga CF - Athletic Club
Jardunaldia 7
Liga

Málaga CF - Athletic Club

Málaga CF
Málaga CF
21
Athletic Club
Athletic Club
  • 82' Sandro
  • 83' Duda
  • Aduriz 3'

KokapenaLa Rosaleda , Málaga

23.188 pertsona

Porrota azken minutuetan gauzatu da

Malaga CF-k 2 Athletic Clubek 1 Athletic Clubek 2-1 galdu du Malaga CF taldearen aurka…

undefined

Malaga CF-k 2 Athletic Clubek 1

Athletic Clubek 2-1 galdu du Malaga CF taldearen aurka La Rosaledan. Aritz Adurizek egin du gure taldearen gola hirugarren minutuan, baina azken txanpan Sandrok eta Dudak abantailari buelta eman diote.

Ligako bolada ona amaitu da. Dena den, zuri-gorriak primeran ekin diote lehiari eta abantaila handiagoa erdiesteko abaguneak izan dituzte, baina partida ez da “normala” izan 36. minututik aurrera, Balenziagak txartel gorria ikusi duenetik hain zuzen ere. Jokaldi horretan merituak Rosalesekin partekatu ditu sarrera gogorra jaso eta gero, baina epaileak ez du neurri berbera erabili.

Hortik aurrera gure taldeak arerioaren gehiengoari aurre egiteaz gain, nekearen aurka borrokatu du etengabe, baina azkenean abantailari eustea ezinezkoa izan da eta denboraldiko bigarren geldialdira seigarren postuan heldu da.

Aste bi daude pilak kargatzeko eta, ostean, Ligako zortzigarren jardunaldian, Real Sociedad hartuko dugu San Mamesen.