- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2016-17
- Athletic Club - RC Celta
Athletic Club - RC Celta
- 82' Aduriz (p.)
- 93' San José
- Iago Aspas 54'
KokapenaSan Mamés , Bilbo
35.945 pertsona
Bisitariek jokoa ipini dute eta etxekoek fedea irabazteko
Athletic Clubek 2 Real Club Celtak 1 Athletic Clubek 2-1 irabazi dio Real Club Celta…
Athletic Clubek 2 Real Club Celtak 1
Athletic Clubek 2-1 irabazi dio Real Club Celta taldeari San Mamesen. Adurizek (penaltiz) eta San Josek, luzapenean, egin dituzte gure golak, biak Aspasena, partidako lehena, gainditzeko.
Garaipen garrantzitsua urtea gora begira amaitzeko. Hiru puntuak fedearen bidetik eskuratu dira, Celtak jokoa ipini baitu partida hasi eta berehala. Eurenak izan dira abagunerik argienak, nahiz eta saria bigarren zatiaren lehen minutuetan jaso Aspasen bitartez.
Zuri-gorriak ez dira inondik inora eroso sentitu zelaian, baina ez dute amorerik eman eta, minutuak aurrera joan ahal, behinik behin ekimena berreskuratu dute. Berdinketa 82. Minutuan heldu da Iñaki Williamsi egin dioten penaltiaren eskutik. Adurizek lasai asko jaurti du erdirik arrasean. Egiari zor, lehen zati kaxkarra egin den arren, epaileak penalti pare bat seinalatzeko aukera izan du, Cabralen eskua eta Roncagliaren zaplaztekoa direla medio.
Hortik amaiera bitarte, Roncaglia bigarren horiaren ondorioz kanpoan zela kontuan hartuta, Athleticek erasora jo du eta Mikel San Josek, ezkerrez, boleaz, baloia zetorkion moduan joz, hiru puntuak etxean utzi ditu. Meritu handia, batik bat Celtaren proposamena kontuan hartuta.
Eta ostegunean Kopa 2016 ixteko. Ea etxeko boladari eusten diogun.