
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2016-17
- Athletic Club - Atlético de Madrid
Athletic Club - Atlético de Madrid


- 42' I. Lekue
- 56' De Marcos
- Koke 3'
- Griezmann 80'
KokapenaSan Mamés , Bilbo
44.263 pertsona
Berdinketa partida handi batean lehen itzulia amaitzeko
Athletic Clubek 2 Atletico Madrilek 2 Athletic Clubek bina berdindu du Atletico Madrilen aurka San…

Athletic Clubek 2 Atletico Madrilek 2
Athletic Clubek bina berdindu du Atletico Madrilen aurka San Mamesen. Iñigo Lekuek eta Oscar de Marcosek egin dituzte gure taldearen golak eta Kokek eta Griezmannek madrildarrenak.
Lehia polita izan da oso, nahiz eta azken berdinketak zapore mingotsa utzi duen, sari potoloagoa merezi izan dugulakoan. Hasiera ez da desiratzen zena zelai berri honetan beti irabazten zuen taldearen aurka, hirugarren minutuan markagailuan atzetik baikeunden.
Dena den, taldea errendimendua hobetzen joan da minutuak aurrera joan ahala baloi jabetza eta partidaren ekimena eramateraino. Horrek ez du inolako bermerik eskaintzen Atletico Madrilen aurkako partidetan, baina Lekuek saria lortu du atsedenaldia baino lehenago.
Bigarren zatian ez da lehen minutuetako ezustekorik gertatu, baina bai aldiz De Marcosen gola. Kontraeraso ederra eta burukada bikaina berriro hamaikakora itzultzen zenarena.
Athleticek nagusitasunari eutsi dio, baina ezin izan du ekidin kalitatearen gola Griezmannen hanketatik.
Hirugarren berdinketa jarraian lehen itzulia 29 punturekin amaitzeko, hau da, iazko denboraldian baino puntu bat gehiagorekin, europar postuetatik gertu. Eta igandean, beste hitzordu berri bat San Mamesen, Sportingen aurka bigarren itzuliari ekiteko.

Athletic Club
Hamaikakoan

Ordezkoak
Entrenatzaileak
Ernesto Valverde

Atlético de Madrid
Hamaikakoan
