Athletic Club - Real Sporting de Gijón
Jardunaldia 20
Liga

Athletic Club - Real Sporting de Gijón

Athletic Club
Athletic Club
21
Real Sporting de Gijón
Real Sporting de Gijón
  • 50' Muniain
  • 71' Aduriz (p.)
  • Duje Cop (p.) 27'

KokapenaSan Mamés , Bilbo

41.657 pertsona

Garaipena bigarren itzuliari ekiteko

Athletic Clubek 2 Real Sportingek 1 Athletic Clubek 2-1 irabazi dio Real Sporting taldeari. Muniainek…

undefined

Athletic Clubek 2 Real Sportingek 1

Athletic Clubek 2-1 irabazi dio Real Sporting taldeari. Muniainek eta Adurizek, penaltiz, egin dituzte gure taldearen golak eta Cop-ek, penaltiz ere, talde asturiar taldearena.

Partida zaila izan da oso, batez ere lehen zatian gure taldeak ez duelako erasorako biderik aurkitzen. Sportingek presioa ondo egin du eta gainera aurretik ipini da markagailuan atsedenaldia baino lehen.

Aldapaz gora beste behin ere, baina hortik aurrera zuri-gorriek ekimena are garbiago eraman dute eta abaguneen kopurua ere handitu da. Zorionez bigarren zatiaren hasieran Muniainek Williamsen pasea sareetara bidali du eta, ostean, Adurizek Muniaini egin dioten penaltia bi eta batekoa bihurtu du.

Garaipen garrantzitsua bigarren itzuliari ekiteko eta jada bost dira erreskadan daramatzagun jardunaldiak galdu barik. Seigarrena erdiesteko ez dugu arerio ezagun samurrik aurkituko larunbatean, FC Bartzelona baita bisitatu behar duguna.