- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2016-17
- FC Barcelona - Athletic Club
FC Barcelona - Athletic Club
- 40' Messi
- 67' Aleix Vidal
KokapenaCamp Nou , Barcelona
83.884 pertsona
Irudi ona eta emaitza eskasa
FC Bartzelonak 3-Athletic Clubek 0 Athletic Clubek 3-0 galdu du FC Bartzelonaren aurka Camp Nou…
FC Bartzelonak 3-Athletic Clubek 0
Athletic Clubek 3-0 galdu du FC Bartzelonaren aurka Camp Nou futbol zelaian. Alcacerrek, Messik eta Vidalek egin dituzte partidako golak.
Irudia eta emaitza ez dira beste behin bat etorri. Lehen zatian lehia 2-0 amaitu bada ere, gure taldeak presioa, joko ona eta aukerak ipini ditu mahai gainean, etxekoek duten kalitatearen eskutik markagailuan golak ezarri dituzten bitartean.
Bigarren zatian, aldiz, FC Bartzelonak erosoago jokatu du eta aldea handitzeko abagunerik ez du galdu.
Arratsaldeko onena Yerayren berragerpena izan da, gaitzaren aurkako borrokan beste garaipen bat.
Eta garaipenaren bideari berrekiteko hurrengo aukera astebete barru izango da San Mamesen A Coruñako Deportivoren aurka. Asteburu honetako jardunaldian galiziarrek ez dute partidarik izan, haize boladek euren stadiumean eragindako kalteak direla eta.