Valencia CF VS Athletic Club 2017-2-19 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
23. Jardunaldia

Valencia CF2 : 0Athletic Club

Nani13'
Zaza45'
Bertaratzea36.317
Laburpen bideoa
Estadioa
Mestalla
Herria
Valencia
Data
19/02/2017
Ordua
16:15
Data eta ordua
2017-2-19 - 16:15

Dena okertu da hasiera-hasieratik

Valentziak 2 Athletic Clubek 0 Athletic Clubek 2-0 galdu du Valentzia CF taldearen aurka Mestallan….

2017ko ots. 19a

Valentziak 2 Athletic Clubek 0

Athletic Clubek 2-0 galdu du Valentzia CF taldearen aurka Mestallan. Nanik eta Zazak egin dituzte partidako golak.
Norgehiagoka goiz okertzen hasi da. Hasierako minutu onak egin eta gero, Lekuek ezin izan du aukera garbi bat gauzatu eta berehala etorri den jokaldian area ondoan galdu den baloia aprobetxatu du Nanik bat eta zerokoa ezartzeko.

Minutuak aurrera joan ahal Valentziak konfiantza irabazi du, Laportek, minduta, partida utzi behar izan du eta, gauzak gehiago okertzeko, Valentziak bigarrena egin du lehen zatiaren azken uneotan.

Aldageletatik bueltan geratzen zitzaizkion aldaketa biak egin ditu gure entrenatzaileak, baina, egoera are gehiago okertzeko, Aritz Adurizek, zelaian bi minutu zeramatzala, lesionatu da eta taldea bat gutxiagorekin geratu da azken ordu erdi luzea jokatzeko.

Halaz ere, taldeak ez du amorerik eman, arrisku handiak hartu dituen arren, baina desabantaila ezin izan da murriztu. Gainera, Raul Garciak bosgarren txartel horia ikusi du lehen zatian protesta egiteagatik, etxeko taldeak txartelik gabe amaitu duen lehia berberean.

Ez da, beraz, bereziki gogoratzeko izango Ernesto Valverde klubeko historian zenbaki handiz sartzeko zuzendu duen 290. partida. Dena den hau oso azkar doa eta ostegunean hil edo biziko dema daukagu Zipren Europan segitu ahal izateko. Ea zapore gozoagoarekin itzultzen garen.