CA Osasuna VS Athletic Club 2017-4-1 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
29. Jardunaldia

CA Osasuna1 : 2Athletic Club

Sergio León80'
Aduriz12'
Williams44'
Bertaratzea15.694
Laburpen bideoa
Estadioa
El Sadar
Herria
Iruñea
Data
01/04/2017
Ordua
16:15
Data eta ordua
2017-4-1 - 16:15

Beste garaipen bat etxetik kanpo

Club Atletico Osasunak 1 Athletic Clubek 2 Athletic Clubek 1-2 irabazi dio Club Atletico Osasuna…

2017ko api. 1a

Club Atletico Osasunak 1 Athletic Clubek 2

Athletic Clubek 1-2 irabazi dio Club Atletico Osasuna taldeari El Sadar futbol zelaian. Adurizek eta Williamsek egin dituzte gure taldearen golak eta Sergio Leonek talde nafarrarena.

Zuri-gorriek beste garaipen merezitako bat erdietsi dute etxetik at, bigarrena erreskadan, eta bigarrena euskal derby
batean. Hiru puntu garrantzitsuak apirileko aldapari eusteko eta europar lehian bete-betean segitzeko.

Gure taldeak hasieratik agindu du, baina bitxia bada ere, lehen golarekin batera, Adurizen ehungarrena Ligan gure kamisetarekin, unerik zailenenak bizi izan ditugu. Zorionez onik irten gara eta lehen zatiaren azken txanpan Williamsek bideratu du lehia.

Bigarren zatian agintea bisitariena izan da, baina alternatibak egon dira aukerei dagokienez. Horrelako batean Sergio Leonek bat eta bikoa ezarri du partida amaitzeko hamar minutu falta zirela, baina taldeak abantailari eutsi dio.
Bederatzi jardunaldi falta dira amaitzeko eta seigarren postua puntu batera dago, baina atzetik etortzen direnak ez dira atzean geratzen. Horregatik berebiziko garrantzia dauka asteartean San Mamesen Espanyolen aurka 19:30etatik aurrera jokatuko dugun partida.