Athletic Club VS RCD Espanyol 2017-4-4 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
30. Jardunaldia

Athletic Club2 : 0RCD Espanyol

Aduriz17'(p.)
Aduriz37'
Bertaratzea38.362
Laburpen bideoa
Estadioa
San Mamés
Herria
Bilbo
Data
04/04/2017
Ordua
19:30
Data eta ordua
2017-4-4 - 19:30

Garaipen argia eta gora begira

Athletic Clubek 2 RCD Espanyolek 0 Athletic Clubek 2-0 irabazi dio RCD Espanyol taldeari San…

2017ko api. 4a

Athletic Clubek 2 RCD Espanyolek 0

Athletic Clubek 2-0 irabazi dio RCD Espanyol taldeari San Mamesen. Aritz Adurizek taldeko gol biak egin ditu lehen zatian.
Garaipen berri bat etxeko bolada ona berreskuratzeko eta, bide batez, europar postuen bila ere dabiltzan talde batekiko aldea handitzeko. Emaitza ikusita partida erraza dirudien arren, baina gure taldeak lan bikaina egin behar izan du lerro guztietan ekimena ia goitik behera eraman ahal izateko.

Adurizek, penaltiz, bidea ireki du ordu laurdenerako eta golegile berberak bigarrena egin du atsedenaldira iritsi baino lehenago. Gol hauen eskutik Ligako lehen hamar golegile zuri-gorri onenen zerrendan sartu da.
Bigarren zatian zuri-gorriek merezimenduak egin dituzte abantaila are handiago bihurtzeko, baina abaguneak ez dira gauzatu.

Halaz ere, jardunaldia europar postuetan amaituko dugu, 50 punturekin, iazko denboraldiko jardunaldi berberean baino hiru puntu gehiagorekin eta lehen itzulian baino lau puntu gehiagorekin hamaika arerio berberak kontuan hartuta.

Eta atsedenik gabe, ostiral honetan bertan bosgarrenaren etxera bisitari, hau da, Castellora Vila-realen aurka jokatzeko. Zortzi jardunaldi, hogeita lau puntu eta lan aldapatsua aurretik.